XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GABONAK ETXEAN. Gabon urtebarriak

Gabonetako bakaziñoak emon euskuezenean, biotzean poza kabidu eziñik etorri nintzan ikastetxetik etxera.

Notetan bat izan ezik dana aprobatu nendulako?

Gabon sariak ia zugaitzetik dilindan ikusten nenduzalako?

Eta zerbait geiago.

Egun bakarra gendun nik eta nire eskola lagunak eleizako jaiotza gertatzeko, urrengo egunean Mariaijosiek edo Olentzero abesten urten bear gendulako.

Erriko abadeak jaiotzako irudiak emoten dauskuz eta geuk geuretara antolatu bear dogu jaiotza.

- Ik, Jose, ekarri eizak basotik auntzorria eta oroldia.

Beti egoten da Jose zintzoren bat jaiotzaren inguru.

Igeztik gordeta genduzan aritz zaar baten azalak Belengo arpea antzezteko.

Neskak esan dauskue orain kortxoki ederrak saltzen direla, lumazko oroldiak eta papelezko edergailluak egiten direla.

Baiña nire ustez ori ondo dago kalerako, bada an basoen ordez dendak dagoz, eta emen merkeago lortzen doguz basoan.

Josek eta dakizen unadetan.

Oroldi bigunagorik eta fiñagorik!

Gero bonbilla koloretsu orreik jaiotzaren inguru arrokeri larregi ez ete diran nago.

Nire Ikastetxeko beste lagunak ia geienak kaletarrak ziran, euretatik batzuk euskera ba ekien, baiña ez dakie zer dan oroldia, auntzorria edo goroztia.

Kalean gauzok imitatu gurarik ibilten dira, gero saltzeko.

Jostailluetan be bardin gertatzen da.

Eurak latazko edo plastikozko jostaillueri begira dagoz.

Plastikozko gozokirik bakarrik ez daue onartzen.

Nik etxean topaten dot naiko gai gotiberak, gurditxoak eta abar egiteko.

Egia esan gure Jaiotza bera ere jostailluzkoa da: Jesus, Jose eta Maria, buztiñezkoak.

Geure begiak engañetako ete da?

Ez, guzti orri geure fedeaz emon bear dautsogu mamiña eta gogoa: Jainkoa geugaz.

Eta jaiotza egin ezeze, aren misterioa abesten urten dogu: Au da egun alaia!

Gaur, Gabon! Gaur Gabon!
Poztu zaitez, anaia,
gaur Gabon gaua.
Jesus dator gugana,
goazen ba beregana...

Euba-tik.